Sos Ukraina Zumaia taldearen eskertza gutuna

Baleike 2022ko martxoaren 14a

Ukrainako gerraren ondorioz sortutako premiazko laguntza bideratzeko eta errefuxiatuentzako harrera sarea osatzeko Zumaiako lan taldeak honako eskertza gutuna igorri du Baleikera. 

Sos Ukraina Zumaia osatzen duten kideek eskerrak luzatu nahi dizkie asteburu honetako janari bilketan parte hartu duten zumaiar guztiei.

Batetik, janaria eman duten guztiei; eta bestetik, boluntario moduan lanean ibili direnei, beraiek gabe ezinezkoa izango litzateke lorpen hau.

Bilketa guztiz arrakastatsua izan da, eta orain materiala sailkatzen eta antolatzen ari dira lehenbailehen Ukrainako txokoren batera bidaltzeko.

Egunak aurrera joan ahala jakinaraziko dute egindako bilketaren zenbaketa, eta Ukraina aldetik eskakizun bereziren bat iritsiz gero, beste bilketa berezi bat jarriko dute martxan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide