Winter Serieseko bigarren finalerdia jokatuko du gaur Iñaki Osa Goikoetxeak

Juan Luis Romatet 2022ko martxoaren 14a

Azken txanpan sartu da Jai Alai Winter Series txapelketa. Gaur jokatuko da bigarren finalerdia Gernikako frontoian. Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Olharan eta Etchetoren aurka neurtuko dira. Finalerako bigarren txartela izango da gaur jokoan. 

Partida handia jokatuko da gaur Gernikako frontoian. Aurreko jardunaldietan gertatu bezala, pilotalekuko harmailak bete egingo dira; sarrerak dagoeneko agortuta daude Internet bidez, eta leihatilan 100 bat jarriko dituzte salgai, 18:00etatik aurrera.

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Aimarrek osatutako bikoteak, B multzoko onenak, A multzoan bigarren sailkatu ziren Olharan eta Etcheto izango dituzte gaur aurkari Jai Alai Winter Serieseko bigarren finalerdian. Partida 19:30ean jokatuko da, eta 22:30etik aurrera emango du ETB-1ek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide