Leire Baraibarrek irabazi du Galatzó Trail Mallorca mendi lasterketa

Juan Luis Romatet 2022ko martxoaren 15a

Galatzó Trail Mallorca mendi lasterketa jokatu zen pasa den igandean. Leire Baraibar korrikalari zumaiarra nagusi izan zen distantzia luzeko lasterketan.

Calviá herrian jokatzen da lasterketa hau, Tramuntanako mendilerroan zehar. Bi distantziatan korritzen da: laburra, 23 kilometrokoa; eta maratoia, 43 kilometrokoa. Baraibarrek distantzia luzeko lasterketan parte hartu zuen. Parte hartu bakarrik ez, baita irabazi ere. Zumaiarra lehena izan zen helmugako puntua zeharkatzen, 5:00:05 denborarekin. Lasterketan honetan bigarren izan Marta Tous ordu bat eta 46 minutura heldu zen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide