Igandera arte bisitatu daiteke Eva Francoren erakusketa Oxforden

Juan Luis Romatet 2022ko martxoaren 18a

Bisita gidatua eskaini die argazkilariak Zumaiako ikastetxeetako haurrei.

Eva Franco argazkilari zumaiarraren Maskarada erakusketa ikusteko azken egunak dira hauek. Igande iluntzean itxiko ditu ateak erakusketak Alondegiko Oxford aretoan. Gaur 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta bihar eta etzi, larunbatean eta igandean, 12:30etik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara.

Gaur goizeak bisitari bereziak izan ditu erakusketak; Zumaiako ikastetxeetako haurrak, hain zuzen. Euskal mitologiako pertsonaiak jorratzen ditu Francok bere lanetan, eta haien inguruko azalpenak eman dizkie haurrei. 

Erlazionatuak

Tradizioa bere egin du

IƱigo Gaiton 2022 mar 12 Kultura

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide