Zilarrezko domina irabazi du Maite Etxabek Espainiako Txapelketan

Baleike

Maite Etxabe Sevillako podiumean. Alboan Iñigo Peña, dominak banatzen aritu zen eta.

Beteranoen estropadan lortu du Maite Etxabek zilarra. Gaur Irati Osa, Martin Egaña eta Iñigo Peña seniorren txanda izango da.

Ostiral arratsaldean Zumaiatik Sevillaraino bidaiatu eta atzo goizeko 8:30ean ekin zioten Itxas-Gaineko piraguistek Espainiako Neguko Txapelketari. Goizeko saioan, finaletarako txartela lortu zuten Molinak, Aizpuruak, Egañak eta Peñak.

Molinak eta Aizpuruak atzo arratsaldean jokatu zuten jubenil mailako finala. Guztira 70 partaide ziren, eta Molinak 16. postua lortu zuen eta Aizpuruak 49. amaitu zuen.

Beteranoen artean ere izan ziren Itxas-Gaineko ordezkariak. Xabier Osa podiumeko lehian izan zen 50-54 urte arteko kategorian, baina ezin lana borobildu eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. 55-59ko kategorian, Javier Lizancosek 16. amaitu zuen.

Eguneko albiste pozgarriena emakume beterano bakarraren eskutik etorri  da. Maite Etxabek 45-49 kategorian debuta egin zuen atzo eta bigarren postuarekin zilarrezko domina bereganatu zuen.
 
Gaur seniorrek emango  diote  amaiera  txapelketari. Emakumeen estropadan IratiOsak hartuko du parte  eta  mutiletan Martin Egañak eta Iñigo Peñak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide