Itxas-Gaineko seniorrek "indartsu" amaitu dute Espainiako Txapelketa

Baleike 2022ko martxoaren 21a

Irati Osa 14. postuan sailkatu zen Neguko 500 metroko finaletan, Martin Egaña 41. postuan eta Iñigo Peña 8. Postuan.

Larunbateko sailkapen probaren ostean, Irati Osa, Martin Egaña eta Iñigo Peñak igandean Neguko Espainiako 5000mko finala jokatu zuten. Osa izan zen lehiatzen lehena, eta taldeak azaldu duenez, "amaieraraino borroka egin ostean", 14. postuan bukatu zuen estropada. Ondoren, Martin Egañaren txanda izan zen. "Atzetik aurrerako" txapelketa eginda, 41. postuan amaitu zuen lehiaketa.

Osak eta Egañak lehen urtea dute senior mailan, eta taldearen hitzetan, aurten egin duten lana ikusita, "etorkizun oparoa" dute biek alak biek. Iñigo Peñari dagokionez, zortzigarren postuarekin bukatu zuen estropada, bera ohituta dagoena baino distantzia luzeagoan.

Itxas-Gain taldeko ordezkariek zoriondu egin dituzte hiru kirolariak, "lan bikaina" egin dutelako negu guztian zehar.

Datorren igandean Euskadiko Neguko K2 Txapelketa jokatuko da Pasaian, eta han izango dira kadete mailatik hasi eta beterano maila bitarteko parte hartzaileak. Zumaiatik 20 bat laguneko taldeak parte hartuko du txapelketan, maila desberdinetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide