Pentsio publiko, duin eta bidezkoen alde sinadurak biltzen jarraitzen dute

Maria Maya Manterola

Argazkia: Bittor Bengoa.

Astelehenero legez, Saregileen plazan egin dute protesta 40 bat lagunek, pentsio publikoen eta osasungintza nahiz zaintza lan duinen alde. Aldarriak plazaratzeaz gain, joan den astean abiatutako sinadura bilketaren berri eman dute. 

Ekainera bitarte bilduko dituzte sinadurak Espainiako estatuan eta Hego Euskal Herrian. Pentsioen eros ahalmena bermatzea, pentsioen igoera KPI errealaren arabera erabakitzea, pobreziatik beherako pentsiorik ez egotea bermatzea, eta pentsio publiko duin, bidezkoak eta nahikoak bermatzea bultzatu nahi dute sinadura bilketarekin, 2011, 2013 eta 2021eko erreformen murrizketak indargabetuz.

Sinadura horiek Madrilgo Diputatuen Kongresura eramango dituztela ere iragarri dute pentsiodunek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide