'Licorice pizza' filma emango da asteburuan Aita Mari zinean

Juan Luis Romatet

Paul Thomas Anderson zinemagile estatubatuarraren azken lana, Licorice Pizza komedia, emango da asteburuan Aita Mari zinean. Gaurtik astelehenera bitartean emango da, egunero, 19:30ean.

Alana Kane eta Gary Valentineren historia da. Elkar ezagutzen dute, elkarrekin igarotzen dute denbora, eta 1973an San Fernando haranean maitemindu dira.

Filma hiru Oscar saritarako hautagaia da: film, zuzendari eta gidoi original onenarentzako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide