Zumaia Cuban Boxingeko lau boxeolarik parte hartuko dute bihar Donostiako intergymean

Juan Luis Romatet 2022ko martxoaren 25a

Gimnasio eta kluben arteko boxeo borrokaldiak egingo dira bihar goizean Donostian, Anoetako gimnasioan. 11:00etan hasiko da saioa, eta Zumaia Cuban Boxing klubeko lau boxeolari izango dira bertan. 

Gipuzkoako klub eta gimnasio desberdinetako boxeolariak Bizkaiko Team Rivero klubeko boxeolarien aurka arituko dira larunbat goizean Anoetako gimnasioan, Donostian, egingo den intergymean. 

Zumaia Cuban Boxing klubeko buru Ruben Arredondok azaldu duenez, lau lagun eramango ditu borrokaldi hauetara: Mady (64 kilo), Lorenzo (72 kilo), gazte mailan arituko den Jaio (67 kilo) eta Eliezer (75 kilo) junior mailako borrokalaria. 

Boxeo gaiekin jarraituta, datorren larunbatean, apirilaren 2an, Gipuzkoako txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte Anoetako gimnasioan. Mady, Jaio eta Eliezer dagoeneko sailkatuta daude Euskadiko txapelketarako, Arredondoren esanetan, Gipuzkoan aurkaririk ez dituztelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide