Legution jokatu da Gipuzkoako batel ligako azkenaurreko jardunaldia

Juan Luis Romatet 2022ko martxoaren 28a

Argazkia: Telmo Deun arraun elkartea

Gipuzkoako batel ligako 11. jardunaldia jokatu zen atzo Araban, Legutioko urtegian. Hitzordu honetan, gainera, Bizkaiko eta Gipuzkoako batelak batera aritu ziren. 

Ligako azkenaurreko jardunaldia jokatu zen igande goizean Legutioko urtegian. Bizkaiko eta Gipuzkoako ontziak batera aritu ziren lehian.

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko ontziei dagokionez, infantil neskek lortu zuten emaitzarik onena: A ontzia lehena izan zen; kategoria berean, Zumaia B zazpigarren izan zen, eta Zumaia C 11.

Infantil mutilen kategorian, B ontzia 15. izan zen, eta A batela 17. 

Promesa mutiletan, Zumaia A 16. izan zen, eta Zumaia B 22. Promesa nesketan, A ontzia seigarren izan zen, eta B ontzia 10. 

Jubeniletan, berriz, Zumaia hirugarren ozan zen nesketan, eta Zumaia A zazpigarren. 

Datorren asteburuan ligako azken jardunaldia eta Gipuzkoako batel txapelketa jokatuko dira, Pasaian. Larunbatean, ligako hamabigarren eta azken jardunaldia jokatuko da. Igandean jokatuko den Gipuzkoako txapelketarako sailkatze estropada ere izango da ligako azken hitzordua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide