Ostiralean Super Erraldoi eta konbinatu probak jokatu zituen Iraolak. Lehenengoan, Super Erraldoian, hirugarren izan zen zumaiarra; konbinatuan, berriz, bigarren egin zuen.
Horrekin nahikoa ez, eta larunbatean podiumeko lehen postura igo zen erraldoi proban; Espainiako txapelketa irabazi zuen Maddi Iraolak.