Fisioterapeuta bat kontratatuko dute Zumaiako kiroldegian

Baleike 2022ko martxoaren 28a

Zumaiako Lubaki kiroldegian fisioterapia zerbitzuaz arduratzen den enpresak langile bat kontratatuko du. Curriculumak kiroldegian bertan jasoko dituzte, apirilaren 8ra arte.

Honako ezaugarriak hartuko dituzte kontuan fisioterapeuta posturako aurkezten diren hautagaien artean:

  • Fisioterapia titulua edukitzea.
  • Beste formakuntza batzuk izatea.
  • Lan esperientzia izatea.
  • Euskaraz ondo moldatzea.
  • Emakumea izatea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide