Pentsio publiko, osasungintza eta zaintza duinen alde kontzentratu dira gaurkoan ere. Gogorarazi nahi dute aldarrikapenak "pertsona guztiei irekitzen" dizkietela. "Izan ere, guztiontzako pentsio publiko duinak eskatzeaz gain, langile guztientzako soldata duinak aldarrikatzen ditugu, eta baita osasungintza eta zaintza Publikoak ere. Azken finean, pertsonak eta hauen beharrak erdigunean jarrita, gizarte justuago baterantz mugituko gaituen motorra bultzatzen saiatzen ari gara. Horregatik, astelehenetan, 12:00etatik 12:15era egiten ditugun elkarretaratzera hurbiltzea animatzen zaituztegu denoi".