David de Llodiok irabazi du Distiraren martxoko lehiaketa soziala

Maria Maya Manterola

Argazkia: David de Llodio.

Ateak edota leihoak erretratatu behar izan dituzte hilabete honetan. Guztira, hamabi egileren 25 lan jaso dituzte. 

Lehenengo saria David de Llodiok eskuratu du, erlauntza bat dirudien balkoiz jositako fatxada batekin. Bigarrengoa, Jose Luis Garciari eman diote, eta hirugarrengoa, berriz, Jorge Murgiondori.

Distiraren webgunean ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako lanak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide