Kultur eta aisialdi alorreko elkarteek dirulaguntzak eskatzeko epea, zabalik

Maria Maya Manterola

Dagoeneko egindako ekintzak nahiz egingo direnak barnebiltzen ditu deialdiak. Apirilaren 9a bitarte izango da zabalik eskaerak egiteko epea. 

Kultur eta aisialdi arloko elkarteek dagoeneko eska ditzakete jarduerak edota ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak. Egindako ekintzak eta egingo direnak barnebiltzen ditu deialdiak, urte osokoak, alegia. 

Deialdi orokorra eta jaietako ekitaldiena egin ditu batera udalak. Apirilaren 9ra bitartean aurkeztu ahal izango dira eskaerak, Alondegian zein egoitza elektronikoaren bitartez edota udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. 

Zumaiako Udalaren webgunean eskura daitezke eskaera orriak eta dagozkien eranskinak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide