Emakumeei zuzendutako zesta-punta txapelketa antolatu du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Emakumea Pilotari du izena txapelketa berri honek, eta parte hartzaileen artean Zumaiako Pilota Elkarteko bi puntista izango dira: Maite Ortiz de Mendibil federatuen kategorian eta Frida Watkins infantiletan.
Bi jardunaldi izango dira kategoria bakoitzean, eta hauetatik lehena jokatu dute jada. Martxoaren 20an izan zen, Mutrikun. Bigarren jardunaldia Andoainen izango da maiatzaren 8an.