Lehendakaritzara bidean den hautagai baten gorabeherak kontatzen ditu Txalo Produkzioak antzerki konpainiaren antzezlan honek. Ramon Madaula da lanaren idazlea; zuzendaria, berriz, Begoña Bilbao Lejarzegi.
Inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari dela, azken orduan, arazo larri bat sortuko zaio: ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian gestu (tik) arraro, barregarri eta aguantaezina eragin diote hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.
Sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan, 8 euroan; 6 euroan Gazte Txartelarekin.