Tomate landarearen inguruko tailerra egingo dute astelehenean baratze parkean

Baleike 2022ko martxoaren 31

Ekogunearen Furgobaratza Keretxudi baratze parkean izango da astelehenean. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko dituzte 18:00etatik 19:30era. 

Hain zuzen ere, tomate landareen landaketa distantziaren, zaintzaren edota tratamenduen inguruko aholkuak emango dituzte. Tomate landareak oparituko dizkiete bertaratzen direnei. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide