Atzo abiatu zen euskararen aldeko martxa Amurriotik. 11 egunez jarraian, geratu gabe, bi mila kilometrotik gora egingo ditu Donostiara heldu arte. Apirilaren 10ean izango da hori. Aurretik, Urola Kosta eskualdetik igaroko da, apirilaren 8an. Aurreikuspenak betetzen badira, Zumaiatik gaurko 3:00ak aldera helduko da; arroarren eskutatik helduko da lekukoa Zumaiara, eta getariarren esku utziko dute.
Hauek dira Zumaiako talde, elkarte eta eragileek 1927. kilometroan lekukoa hartuko dutenetik egingo dituzten txandak.
1927 | 1 | ERKIBE KULTUR ELKARTEA |
1927 | 2 | MANTZIOR KULTUR ELKARTEA ETA KOLARRE GURASO TALDEA (OIKIA) |
1928 | 1 | ZUMAIAKO TRIATLOI TALDEA |
1929 | 1 | ZUMAIENA IKASTETXEA |
1930 | 1 | ZUMAIAKO AEK |
1930 | 2 | LARRAINA EUSKARA TALDEA |
1931 | 1 | JOANITO DORRONSORO ZUMAIAKO BERTSO ESKOLA |
1932 | 1 | LUBAKI GURASO ELKARTEA ETA HERRI ESKOLA |
1932 | 2 | HERRI ESKOLA ZUMAIA (DBH, BATX) |
1933 | 1 | EH BILDU ZUMAIA |
1934 | 1 | BALEIKE |
1934 | 2 | ZUMAIAKO EMAKUMEON* ETXEA |
1935 | 1 | PULPO ESKUBALOI KLUBA |
1936 | 1 | OSTARRENA ZINE KLUBA |
1936 | 2 | ERNAI ZUMAIA |
1937 | 1 | ASTINDU ZUMAIAKO DANTZA ELKARTEA |
1937 | 2 | ERREALAREN ALDEKO ALGORRI TALDEA |
1938 | 1 | ZUMAIAKO ATHLETIC CLUB ELKARTEA (ZACE) |
1938 | 2 | GURE ESKU DAGO ZUMAIA |
1939 | 2 | ZUMAIAKO UDALA |
1939 | 1 | INPERNUPE KULTUR ELKARTEA |