Udaleko Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak astearte goizean aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!
Sinopsia
Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen.Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakumeedadetuak.