Instrumentu desberdinak entzuteko aukera izan da Musika Eskolako ikasleen eskutik

Juan Luis Romatet 2022ko apirilaren 1a

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleen entzunaldia egin zen martxoaren 31n, Aita Mari zinean. Saxofoia, pianoa, flauta, klarinetea... instrumentu desberdinak entzuteko aukera izan zen Zumaiako zinema aretoan.

Datorren asteazkenean, hilaren 6an, 18:30ean, Musika Tailerreko ekitaldia egingo da Aita Mari aretoan. 4 eta 7 urte bitarteko haurrak igoko dira zinema aretoko oholtzara.

Argazkiak: Zumaiako Musika eta Dantza Eskola

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide