Gipuzkoako Batel Liga irabazi dute Zumaiako infantil neskek

Elena Marguello 2022ko apirilaren 2a

05:08:70ko denbora egin dute zumaiarrek Pasai Donibanen jokatu duten ligako azken jardunaldian. Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldia ere izan da ligako azkena.

Gaur jokatu dute Pasai Donibanen Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia, bihar jokatuko den Gipuzkoako txapelketarako sailkatze estropada izan dena. Zumaiako infantil neskek irabazi dute estropada eta, ondorioz, Gipuzkoako Liga. Zumaiako B ontzia bigarren izan da sailkapen nagusian. 

Hemen ikusi daitezke 2022ko Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldiko emaitza guztiak. 

Ligako azken jardunaldia izateaz gain, Gipuzkoako batel txapelketarako sailkatze estropada ere izan da gaurko. Kategoria bakoitzeko lehen lau sailkatuak lehiatuko dira bihar, Pasaian baita ere, txapelketaren bila; hurrengo lau sailkatuek Federazio saria lehiatuko dute.

Zumaiako ontziei dagokionez, infantil neskak Txapelketaren bila atera dira, eta infantil mutilak Federazio sariko estropadan arituko dira; promesatan, neskak Txapelketaren lehian izango dira, eta mutila kontsolazioko estropadan; jubeniletan, bai neskak bai mutilak, Txapelketaren bila abiatuko dira bihar Pasaian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide