Pulpo Eskubaloiko harrobiko neska mutilek Euskal Selekzioko taldeen aurka aritzeko parada izan zuten igande arratsaldean Lubaki kiroldegian. Zumaiako klubeko kadeteek, neskek zein mutilek, Euskal Selekzioko infantilak izan zituzten aurrez aurre; Pulpoko jubenilek, aldiz, Euskal Selekzioko kadeteak. Lagunarteko norgehiagoka hauetan gertatu ohi den bezala, emaitzek ez dute garrantziari; eskubaloian giro onean jokatzeak du benetako garrantzia, eta hala frogatu zuten lau taldeek Lubakin.