"Prezioen hazkunde neurrigabea" salatu dute pentsiodunek gaurko elkarretaratzean

Maria Maya Manterola

Saregileen plazan egin dute protesta, astelehenero legez. Gaurkoan 50 lagun elkartu dira, pentsio duinen eta kalitatezko zaintza nahiz osasungintza publikoaren alde.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren informazio agiri bat banatu dute elkarretaratzearen amaieran, eta "prezioen hazkunde neurrigabea" salatu dute. "Neurri zehatzak eta premiazkoak" eskatu dituzte, "funtsezko ondasun bat, elektrizitatea, eskura izango dutela bermatzeko". Uste dute gizarte-larrialdiko kontua dela, eta beraz, erakunde publikoek hartu behar dituztela neurriak. "Estatuko gobernuak zein EAEko eta Nafarroako gobernuek egiten dutena baino askoz gehiago egin dezakete prezioen hazkunde neurrigabea bultzatzen duen espekulazio finantzario eteteko", amaitu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide