Santelmoak 2022

Santelmoetako egitarau bateratua prestatu dute GKSk eta IAk

Juan Luis Romatet 2022ko api. 4a, 18:36

IAko eta GKSko ordezkariak, santelmoetako prestatu duten egitarauaren aurkezpenean. Argazkia: Utzitakoa.

Apirilaren 22an hasi eta maiatzaren 1ean amaituko dira San Telmo jaiak Zumaian. Festetan murgiltzeko hiru aste besterik falta ez direnean, herriko talde eta eragileak hasi dira festetarako prestatu duten egitaraua aurkezten. 

Gazte Koordinadora Sozialista (GKS) eta Ikasle Abertzaleen (IA) kasua da. Azken urteotako dinamikarekin jarraitu, eta egitarau bateratua prestatzea erabaki dute bi taldeek, bi "antolakundeetatik izan duten eskaintza kulturalari jarraipena emateko asmoz".

Hau da GKSk eta IAk festetarako prestatu duten egitarua.

Apirilak 22 ostirala

  • 18:00etan, Odieta frontoian, pala egokitua binaka eta afizionatuen partida: Alduntzin-Azanza.

Apirilak 23 larunbata

  • 22:00etan, Torreberri gaztetxeko aterpean, Bassagain Sound System. Ondoren, DJ sesioa: Murxi, Goiko eta Loti

Apirilak 30 larunbata

  • 13:00etan, Beheko Plazatik hasita, bertso poteoa: Aitor Bizkarra eta Jon Gurrutxaga
  • 14:30etan, Torreberri gaztetxeko aterpean, ikasle eta gazte bazkaria. Bazkalostean, kontzertu akustikoa
  • 22:00etan, Torreberri gaztetxeko aterpean, kontertuak: RPG-7, Rodeo eta Kolission

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide