San Telmo jairik gabeko bi urte luzeren ondoren, kaleak esnatzeko gogoz aurkeztu dute txosnaguneko egitaraua. Apirilaren 22an hasi eta maiatzaren 1a bitarte, festa giroa izango da nagusi arranpla parean jarriko duten karpan. Kontzertuak, dj emanaldiak eta bestelako ekintzak prestatu dituzte txosnaguneko antolatzaileek.
Azaldu dute "auzolan handi baten emaitza" direla Zumaiako txosnak, eta hamarnaka herritar aritu direla prestaketa lanetan: musika taldeak lotzen, azpiegitura prestatzen, komunikazio lanak egiten edota eraso matxisten aurkako protokoloa lantzen.
Festek iraun bitartean ere makina bat zumaiarri esker izango da martxan txosnagunea, 200 pertsonatik gora arituko baitira barrako txandetan eta garbiketan.
"Auzolan handi horri esker, egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dugu apirilaren 22tik maiatzaren 1era. Berriro ere, musikaz eta aldarrikapenez esnatuko ditugu kaleak!", gaineratu dute.
Egitaraua
Apirilak 22, ostirala
22:00. DJ emanaldia
LOTI
GOIKO
JULEN LUJAN
Apirilak 23, larunbata. GAZTE EGUNA
13:00. Txupinazoa
14:30. Gazte Bazkaria
Jarraian, MATRAKA Elektrotxaranga
22:30. Kontzertuak
ZERO
LARRU BELTZAK
KEIKE
23:30. Manifestazioa: Kaleak eta Gauak gureak dira
Apirilak 24, igandea
22:30. Pintxada
DJ BULL
Apirilak 29, ostirala
19:30. Poteo feminista
22:30. Bertsio gaua
Amy Winehouse
Bikini Hil
Bull Brigade
Fiachras
Foo Fighters
Green Day
Izaki Gardenak
Klavo Oxidado
Linkin Parkia
Queens of the Stoned Ajia
Sorotan Bele
Apirilak 30, larunbata. Preso, Iheslari eta Deportatuak Etxera!
14:30. Herri Bazkaria
22:30. Kontzertuak
AMA SAY
GINGER
LUKIEK
Maiatzak 1, igandea. Langileon Nazioarteko Eguna
13:00. Mobilizazioa