Kalea girotu nahian, Kofradian saiheskiak eta sagardoa eman zaie bertaratu diren guztiei. Inpernupe Kultur Elkartea arduratu da ekintza honen antolaketaz. Musika ere ez da falta izan; ZuTrik taldeak trikitixa doinuekin blaitu ditu kaleak, eta iluntze partea DJ Bullen saioa izan da.