Zumaiako herriak bat egin du Korrikarekin

Juan Luis Romatet 2022ko api. 8a, 03:54

Gaueko 3retan igaro da Korrika Zumaiatik, eta herritar asko atera da kalera ordu txikitan euskararen alde korrika egitera. Batzuk iratzargailua jarri dute ohetik jaikitzeko; beste batzuk kalean egon dira Korrika heldu arte. 

Zalantzarik ez dute izan kalera atera eta korrika saioa egiteko, euskarak behar duelako denon bultzada, euskarak merezi duelako ordu batzuk gutxiago lo egitea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide