Zumaia Herriarteko txapelketan lehiatuko da, zesta puntan

Andoni Elduaien 2022ko apirilaren 8a

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren modalitate guztietan izango dute ordezkaritza Urola Kostako herriek. Eskuzkoan parte hartuko dute Azkoitiak, Azpeitiak eta Zestoak; pala motzean arituko dira palista azpeitiarrak; Zumaiak zesta puntako txapelketa jokatuko du, eta gomazko paletako txapelketa Aiak, Azkoitiak, Zarautzek eta Zestoak.

Herenegun, asteazkena, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Donostian egin zituen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako modalitate guztietako zozketak. Hain zuzen ere, eskuzko, palako, zesta puntako eta gomazko paletako txapelketen koadroak osatu zituzten. Guztira, hamazazpi herri lehiatuko dira eskuzko txapelketan, hamabost gomazko paletan, bederatzi larruzko paletan nahiz pala motzean eta hiru zesta puntan. Eskuzkoan parte hartuko dute Azkoitiak, Azpeitiak eta Zestoak; pala motzean arituko dira palista azpeitiarrak; Zumaiak zesta puntako txapelketa jokatuko du, eta gomazko paletako txapelketa jokatuko dute Aiak, Azkoitiak, Zarautzek eta Zestoak.

Zesta puntako Herriartekoan, aldiz, Gipuzkoako hiru herrik parte hartuko dute aurtengo txapelketan, horien artean Zumaiak. Sei jardunaldi jokatuko dituzte ekainaren 19ko finalaren aurretik. Zumaiarrek Mutriku eta Hondarribia izango dituzte aurkari aurtengo txapelketan, eta fase erregularreko bi herri onenek jokatuko dute finala. Maiatzaren 8an hasiko dute txapelketa, eta lehen jardunaldian Zumaiak Mutrikun aritu beharko du. Hona hemen txapelketako jardunaldi guztiak biltzen dituen koadroa:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide