Trafikoan aldaketak izango dira bihar Zumaia inguruan, Itzulia dela-eta

Juan Luis Romatet 2022ko api. 8a, 18:00

Itzulia txirrindularitza proba ez da Zumaiatik igaroko, baina bai eskualdeko errepideetatik. Hori dela eta, bihar, larunbata, 14:00etatik 14:50ak bitartean GI-631 errepidea moztuta egongo da Arroa Behetik Zestoara arte.

Txirrindularien tropela Itziartik Arroa Behera jaitsiko da, eta handik Urola bailarako errepidea hartuko du. Hori dela eta, Urola bailara zeharkatzen duen GI-631 errepidea itxita egongo da Arroako biribilgunetik Zestoara arte. Behin Zestoan, Endoiako bidea hartuko dute txirrindulariek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide