Zozketa

Korrikari buruzko galdera-erantzunen jokoak badu irabazlea

baleike 2022ko api. 8a, 16:37

Korrikari buruzko zortzi galdera erantzuteko aukera izan dute herritarrek, eta erantzun guztiak asmatu dituzten herritarren artean Korrikaren produktu sorta bat zozkatu du Baleike.eus-ek.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Korrikari lotutako lehiaketa berezia jarri du martxan. Herritarrek euskararen aldeko egitasmoari buruzko zortzi galdera erantzuteko aukera izan dute, eta erantzun guztiak asmatu dituzten herritarren artean Korrikaren produktu sorta zozkatu du Baleike.eus-ek. Herritar ugarik parte hartu du jokoan, eta erantzun guztiak asmatu dituztenen artean zozketa egin ondoren, Amaia Gorriti da Korrikaren produktu sorta irabazi duena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide