'Ikimilikiliklik' haurrentzako antzezlana izango da bihar Aita Marin

Juan Luis Romatet

Marie de Jongh antzerki konpainiak Ikimilikiliklik haurrentzako antzezlana taularatuko du bihar eguerdian, 12:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako antzezlana da. Sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan, 4 euroan.

Sinopsia

Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala "sorgin" bihurtu den emakume edadetuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide