Repetizioetan egingo da lehiaketa hau, larunbatean, apirilaren 30ean, Torreberriko aterpean. Zumaiako elkarte gastronomiko guztiak gonbidatu dituzte antolatzaileek lehiaketan parte hartzera. Libre gelditzen diren plaza guztiak betetzeko, ordea, norbanakoek edota lagun kuadrillek parte hartu ahal izango dute.
Interesdunek Beheko Plazak Hogarrean duen bulegoan eman beharko dute izena, bulego orduetan.