Berriro egin dute gaur Zumaia Bira bi urteko hutsartearen ondoren

Juan Luis Romatet 2022ko api. 10a, 15:30

Mendizaleak Arritokieta kalean, Zumaia Biraren lehen metroetan. Argazkia: Juan Luis Romatet

Zumaiako tradizioetan ondo errotuta dagoen jarduera da Zumaia Bira, edo, beste era batera esanda, Zumaiako Buelta egitea. Pandemiak eragindako bi urteko hutsartearen ondoren, gogotsu ekin diote buelta egiteari haurrek zein helduek. 

Zumaian hasi eta herrian bertan bukatzen da Zumaia Bira. Tartean, Elorriaga, Agote, San Lorente, Ibañarrieta, Oikia eta Artadi igarotzen dituzte mendizaleek. Aurreko bi urteotan ezin izan da egin, pandemiak eragindako osasun krisialdiagatik. Aurten, ordea, ez da arrazoirik izan mendiko botak jantzi eta, eguraldia lagun, buelta ez egiteko.

Goizeko 9:00etan elkartu dira Beheko plazan, Indamendi bazkunak deituta, eta handik ekin diote bideari. Kirol jarduera hau Eskola Kirolaren barruan sartzen da, eta haurrek ere parte hartu dute ibilaldian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide