Ipuin kontaketa musikatu eta solasaldi bana antolatu ditu Zumaiako Udal Liburutegiak apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira. Ipuin kontaketa saioa pasa den ostegunean, hilaren 7an egin zen; solasaldia, aldiz, gaur arratsaldean izango da.
Eider Rodriguez idazlea elkarrizketatuko du Alex Gurrutxagak. Idazleak argitaratu berri duen Eraikuntzarako materiala liburuaz arituko dira, baita literaturaz eta irakurketaz ere. Liburutegiko azkenengo solairuan izango da elkarrizketa, 19:00etan hasita.