Bigarren saria irabazi du Juan Ramon Llavorik Azpeitian antolatutako Udaberriko Rallyan

Baleike

Juan Ramon Llavori, ezkerretik lehena, beste sarituekin, eta elkarteko presidente Gorka Arregirekin. Argazkia: Azpeitiko Argazki Elkartea.

Udaberri Rallya antolatu du beste behin ere Azpeitiko Argazki Elkarteak. Pasa den larunbatean eman zituzten sariak, eta Juan Ramon Llavori zumaiarrak bigarren bilduma onenarena eskuratu zuen. 

Apirilaren 3an egin zen argazki rallya, eta epaimahaiaren arabera, Adiel Zabalarena izan zen aurkeztutako bilduma onena. Bigarren saria Juan Ramon Llavorik irabazi zuen, hirugarrena Arantza Rodriguezek, eta laugarrena, herriko lehen ez saritua, Igor Froilanek. Rallyko argazki onenaren saria, berriz, Josean Ulaciarentzako izan zen.

Sari banaketako argazkiak eta irabazleen bilduma sarituak lotura honetan ikus daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide