Udaltzaingoak azaldu duenez, etxekoa dirudien katu bat jaso dute gaur goizean Ardantzabiden, eta egunean zehar animalien babeslekura eramango dute, Usurbilera. Katuaren jabea babeslekuarekin jar daiteke harremanetan, 943-37 66 50 telefono zenbakira deituta.