Hego haizeak kalte txikiak eragin ditu Aitzuri frontoiko teilatuan

Baleike 2022ko api. 12a, 08:21

Argazkia: @BomberosEuskadi

Hego haizeak gogor jo zuen atzo egun osoan zehar. Arratsalde partean, 19:30ak aldera, abisua jaso zuen Udaltzaingoak Aitzuri frontoiko teilatuaren zati bat askatu zelako. Udaltzainek suhiltzaileei deitu zieten segurtasunagatik. Garabi batera igota aritu ziren hauek arazoa konpontzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide