Baserri batean belarra erretzeak sortu du Zumaia osoan ikusi den ke laino handia

Baleike 2022ko apirilaren 12a

Argazkia: Udaltzaingoa

Herri osotik ikus zitekeen kea, eta Udaltzaingoan dei ugari jaso dituzte hori dela eta. 

Udaltzaingotik azaldu dutenez, baserri batean belarra erretzen hasi dira. Horretarako baimena bazuten ere, oraindik haize handia zebilela eta, sua itzaltzeko eskatu diete udaltzainek baserritarrei. Haizeagatik arazo bat baino gehiago izan dute sugarrak amatatzeko, eta azkenean suhiltzaileak ere gerturatu dira. Denbora horretan Zumaia osotik ikus zitekeen kea, eta dei bat baino gehiago jaso dute Udaltzaingoan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide