'Codigo emperador' eta 'Los tipos malos' filmak emango dira asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet

Thriller bat eta animaziozko filma bat. Hori da Aita Mari zineko eskaintza asteburu luze honetarako. 

Luis Tosar buru duen Codigo emperador thrillerra emango da bihartik astelehenera bitartean Zumaiako zinema aretoan. 19:30ean izango dira saioak egunero.

Haurrentzako eta gaztetxoentzako animaziozko filma bat ere emango da asteburu honetan, ostegunetik igandera bitartean, 16:30ean: Los tipos malos, hain zuzen. Hemen ikus daiteke filmaren trailerra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide