Flash taldeak lehen kontzertua emango du gaur, Getariako Gaztetxean

Baleike 2022ko apirilaren 13a

Oki Moki, Arrotzak edota Brigada Criminal taldeetako kideek sortu dute Flash. Tartean zumaiar bat dago: Aritz Paredes, hain zuzen. 

Rock gordina eta punkaren artean mugitzen den talde berria da Flash, eta gaur emango du bere lehen kontzertua. Getariako Gaztetxean izango da, 21:00etatik aurrera (sarrera: 5 euro). Tentaculo eta Incisivas taldeek ere joko dute gaur gauean Getarian.

Orain arte beste talde batzuetan aritutako lagunek osatzen dute Flash. Horien artean da Aritz Paredes zumaiarra. 

Taldeak uda honetan aterako du bere lehen diskoa, Londresen egoitza duen La Vida Es Un Mus zigiluan.

Aurrerapen edo iragarpen moduan, bideo hau prestatu du taldeak:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide