Euskadiko boxeo txapelketarako sailkatze borrokaldia izango du bihar Madyk

Juan Luis Romatet 2022ko apirilaren 14a

Intergymen ondoren, txapelketak jokatzeko garaia ere heldu zaie Zumaia Cuban Boxing klubeko borrokalariei. Euskadiko txapelketara sailkatzeko borrokaldia izango du Mady bihar goizean Donostian. 

Anoetako gimnasioan egingo da borrokaldia, goizeko 11:30etik aurrera, eta Ruben Arredondok zuzentzen duen klubeko boxeolari gazteak Anoeta bertako Steven izango du aurkari. 63,5 kiloko kategorian lehiatuko dira bi borrokalariak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide