Ordutegi aldaketak izango dira udal eraikinetan Aste Santua eta San Telmo jaiengatik

Juan Luis Romatet 2022ko apirilaren 14a

Alondegia itxita egongo da, baina bertako Oxford erakusketa aretoa zabalik, Carmen Palomeroren lanak erakusteko. Argazkia: Juan Luis Romatet

Udal eraikinek ordutegia moldatu dute Aste Santuagatik eta datorren astean hasiko diren San Telmo jaiengatik. Batzuk itxita egongo dira, beste batzuk ordutegia aldatuko dute. 

Udaletxea, Alondegia kultur etxea, Branka eta Gizarte Zentroa itxita egongo dira apirilaren 14tik 18ra bitartean, Aste Santuetako oporrak direla eta. Aipatutak zerbitzuetatik bitan salbuespenak ere izango dira. Hala, Alondegiko Oxford aretoa zabalik izango da Carmen Palomero artistaren erakusketagatik: egunero 12:30etik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara. Gizarte Zentroko kasuan, Hogarrean, taberna zerbitzua zabalik izango da.

Udaltzaingoan, aldiz, ohiko ordutegia jarraituko dute egunotan, eta kiroldegian eta turismo bulegoan ordutegi bereziak ezarriko dira.

Horrez gain, apirilaren 25ean ere itxita egongo dira eraikin horiek guztiak, San Telmo eguna dela eta. Gainera, festak direla eta, zenbait aldaketa izango dira udal eraikin batzuetan. Udaltzaingoaren kasuan, gau osoko zerbitzua eskainiko dute festek irauten duten bitartean.

Alondegia kultur etxea:

  • Aste Santuak: apirilak 14-18. Itxita.
  • Santelmoak: apirilak 23 eta 25. Itxita.

Kiroldegiko ordutegia:

  • Aste Santuak: apirilak 14-18. 07:30etik 13:00era bitartean egongo da zabalik.
  • Santelmoak: apirilak 24-25. Kiroldegia itxita egongo da.

Turismo bulegoko ordutegia:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide