Gaur hasi eta hondartza denboraldia hasi bitartean egongo da martxan zerbitzu hau, asteburuetan eta jaiegunetan. "Herritarren zein bisitarien mugikortasuna eta irisgarritasuna" errazteko helburuarekin jarri dute martxan txalupa zerbbitzu hau. Ildo horretatik, aurten, lehen aldiz, Aste Santuekin batera jarriko da martxan zerbitzua. Herrian autoz egiten diren desplazamenduak gutxitu eta herriguneko trafiko gaindosia saihesteko zabaldu du zerbitzua Udalak.
Gaur hasita, moila, Santiago hondartza eta Sarauneko zabalgunea (kirol portua) lotzen dituen zerbizua asteburu eta jaiegunetan eskainiko da, 11:00etatik 13:30era, eta 15:30etik 19:00etara. Ekainaren 15etik aurrera, uda sasoian, egunero egongo da erabilgarri.