1. Harry Styles – As It Was
Orain dela pare bat aste ateratako abesti honek fama handia lortu du sare sozialetan eta horrela ezagutu dut nik ere! Letra sakonez beteriko abesti honen doinu lasaiak edozein arratsalde baretarako balio dezake, bai eskola edo lanera bidean, baita etxea garbitu bitartean entzuteko.
2. Red Velvet – Feel My Rhythm
Nahiz eta aspaldian abestirik ez atera, talde korear honek beraien jarraitzaile denak aho-zabalik utzi ditu kantu liluragarri honekin. Negua amaitu dela eta udaberrian nagoela gogorarazten dit; une gogorrak atzean uzteko gai naizela, alegia. Gainera, abesti erromantiko honen melodiak kanta ezagun bat du ezkutuan: Bachen Aria para la Cuerda de Sol!
3. Taylor Swift – Lover
Taylor Swiften edozein kanta jar nezakeen hemen, baina azken aldian abesti honekin maitemindu naiz. Heldutasuna onartu eta nire bizitza nahi dudan bezala bizitzera animatzen nau balada honek.
4. Lomepal – Trop Beau (Emma Petersen bertsio akustikoa)
Ikasten nabilenean entzuten ditudan kantuak abestea gustuko dut. Baina, frantsesez hitz egiten ez dakidanez, abesti hau entzunez primeran kontzentratu naiteke. Bertsio akustikoaren bidez, gainera, doinu tristeago bat hartzen du abestiak.
5. Camille Saint-Saëns – Le Carnaval des Animaux: VII Aquarium
Batzuetan eguneroko bizitzan magia pixka bat falta zaidala iruditzen zait, beti ikasten eta lanean jarduteaz nekatuta. Nahiz eta abesti hau zaharra izan, ur-azpiko mundu misteriotsu berri bat ezagutzearen zirrara sentitzen dut entzuten dudan bakoitzean.