Turismo Bulegoan eskuragarri daude ostiraleko bertso saiorako sarrerak

Onintza Lete Arrieta 2022ko apirilaren 18a

Maialen Lujanbio eta Andoni EgaƱa, artxiboko irudian (EKE - Maite Deliart)

Aurtengo santelmoei hasiera emateko luxuzko bertso saioa antolatu dute, oholtza gainean ariko direlako kantari Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile ere ez da edozein ibiliko, Jon Maiak egingo baititu lan horiek.

Lau egun besterik ez dira falta 2022ko San Telmo jaiak hasteko, eta ostiral gauerako bertso saio aparta prestatu dute. 22:00etan hasita, Zumaienako oholtzan izango dira bertsotan Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio. Jon Maiak egingo ditu, berriz, gai-jartzaile lanak.

Sarrerak salgai daude dagoeneko Turismo Bulegoan. Gaur 14:00ak arte izango da zabalik bulegoa. Bihartik aurrera, berriz, goiz eta arratsaldez, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

SANTELMOAK 2022. EGITARAUA

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide