Festak direla eta hainbat aldaketa izango da udal zerbitzuetan

Onintza Lete Arrieta

Alondegia kultur etxea, esaterako, itxita egongo da larunbatean eta astelehenean.

Batetik, astelehenean, San Telmo eguna, itxita egongo dira udal zerbitzu guztiak. Bestetik, Udaltzaingoak gau osoko zerbitzua eskainiko du festek irauten duten bitartean. Aldaketa gehiago ere egongo da.

Ohi bezala, herriko jaiek zenbait aldaketa eragingo dute udal zerbitzuetan. Batetik, astelehenean, San Telmo eguna, itxita egongo dira udal zerbitzu guztiak. Bestetik, Udaltzaingoak gau osoko zerbitzua eskainiko du festek irauten duten bitartean.

Aldaketa gehiago ere egongo da, ordea. Hala, larunbat honetan eta astelehenean itxita izango da Alondegia kultur etxea. Kiroldegia ere itxiko dute, baina hori igandean eta astelehenean egongo da itxita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide