Santelmoak 2022

Pilota partidak, santelmo berezienak urratzeko

Onintza Lete Arrieta 2022ko apirilaren 23a

Odieta frontoian afizionatuen partidaz eta pala egokituko binakako partidaz gozatzeko aukera izan dute jada arrantzalez jantzita zeuden herritarrek. San Telmo jaietako  egitarauko aurreneko ekintza izan da.

GKS-k eta IAk antolatuta jokatu dituzte partidak ostiral arratsaldean, eta giro polita izan da.

Argazkiak: Juan Luis Romatet.

EGITARAUA. Ikusi hemen santelmoetako egitarau osoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide