Peio Etxabe omendu dute Nikol aurrean

Juan Luis Romatet

Pandemia garaian zendu zen Nikol taberna ireki zuen Etxabe, eta gaur, San Telmo jaien hasieran, agurtu dute taberna aurrean lagunek.

Ander Hormazurik marraztutako Peio Etxaberen koadro handiaren aurrean agurtu dute hori "orduko eta oraingo gazteek". Pandemia garaian zendu zen Etxabe, eta orduan egin ezin izan zioten omenaldia San Telmo jaien hasieran egin diote bere taberna izan zen Nikol tabernaren kanpoaldean.

Josu Urangak egin ditu hitz batzuk aurrena, eta Jon Maiak hartu du hitza ondoren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide