Santelmoak 2022

Jendetza elkartu da Erribera kalean banderaren igoeran

Onintza Lete Arrieta 2022ko api. 25a, 01:19

Herritar uholdea elkartu da danbor doinuen ingurura gauerdia gerturatu ahala, eta dantzatuz eta abestuz aritu dira bandera igotzeko momentuan ez ezik, baita aurreko eta ondorengo minutuetan ere. Javier Murciano arrantzale ohiak igo du aurtengoan bandera.

22:30ean abiatu da helduen danborrada kalez kale, eta hainbat pieza jo dute seriotasunez eta txukun, Musika Bandakoen laguntzarekin. Erribera kalean amaitu dute ibilbidea, baina aurrez, ohi bezala, San Telmo kalera ere egin dute bisita.

Gauerdia baino lehen iritsi da danborrada Kofradia aurrera, eta han jendetza zuten zain. Sekulako giroa sortu dute batzuen eta besteen artean, eta Javier Murciano arrantzale ohiak bandera igo duenean alaitasunak goia jo du. Momentu hunkigarriak izan dira. Bi urteko etenaldiaren ondoren, aurtengoan festez gozatzeko irrikaz dira herritarrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide